PROIEKTUA

Jose Maria Zubia Cigarán, Mari edo Aita Mari, marinel eta arrantzalea zen arren, egindako itsas salbamentuei esker, heroi ezaguna bihurtu zen. Bere bizitzan zehar, hainbat izan ziren berak parte hartu zuen erreskateak, 1866ko urtarrilaren 9an, ekaitz batean, arriskuan zeuden marilen batzuk salbu jarri ondoren, bere bizia galdu zuen arte.

Guk garbi daukagu, herriak beti, herria salbatzen du.

Marinel honen ondarea jarraituz, Sevillako PROEM-AID eta SMH gipuzkoarrak, udan, Libiako itsasertze aurrean aurkitzen den “Mediterraneoko heriotz korredorean” lan egiteko helburuarekin elkartu gara. Bertan lehengo urtean 5.100 pertsonek galdu zuten bizia, erregistroen arabera, eta aurten 1.300 pertsonatik gora dira, bizia galdu dutenak,  daramagun hilabeteetan.(*)

Migratzaileen fluxua kontrolatzea da Kontseilu Europarraren bitartez Europar Batasunak ezarri duen politika. Politika honek, beregan darama migrazioa eusteko JARRERA AKTIBOA, mediterraneoaren beste aldetik laguntza eske dauden pertsonentzat, gure itsasoak  oztopo natural gisa egiten duen lanaz baliatuz, eta bertako heriotza-tasa altuak disuasio-neurri bezela erabiliz. Modu honetara,esklabotzara, gudara, bortxaketetara, organu-trafikora eta amaieran heriotzara zigortzen ditugu.

Europar agintariek, gaur egun handitzen doan krisialdiari, interbide duin eta eraginkor bat emateko asmoan, gero eta urrunago daudela ikusirik, erakunde independienteak dira, mende hontako genozidio handiena sahiesteko lanean dabiltzan bakarrak.

Gatazkentzat ez daukagu irtenbiderik, baina jatorrizko herrialdeetan espero duten heriotz ziurretik ihesi, itsasoan beren bizitza arriskuan jartzen duten hainbeste pertsonen heriotz eta sufrimenduaren aurrean ezin gara geldirik geratu.

Bizi ekimen honetan gurekin batera etortzera gonbidatzen zaitugu, jaio zaren lekuan etorkizunik ez izatea, ez dela bizitza galtzeko arrazoia sinesten duen guztiaren laguntza behar dugu.

Boluntarioak gara, beharrezkoa eta gizalegezkoa den eginkizun batean gure denbora eta dirua ematen lan egiten dugu, baina bizitzak salbatu nahi dituen guztiaren laguntza behar dugu.

Proiektuari dagokion guztiari buruz berri emango dugu, mundo guztiak proiektuan parte hartzea nahi dugu.Beraz, nahi izanez gero, jarraitu ezazu proiektua eta egin ekarpenak ondorengo estekadura hauetan:

Zabal ezazu,

(*) itsasoan desagertutakoak ez dira zenbaki ofizialetan islatzen. Berreskuratutako gorpuak bakarrik zenbatzen dituzte. Beraz, errez kalkulatu daiteke, benetan itsasoan itotako pertsonak gutxienez, ofizialki emandako kopuruaren bikoitza direla.

NOR GARA

PROEM-AID eta SMH gara, 2015eko azaroa geroztik  Egeo itsasoan asistentzia sanitarioa ematen eta erreskate lanetan  gabiltzan bi elkarte; SMH Chioseko irlan eta PROEM-AID Lesboseko irlan.

Lanean jardun dugun urte eta erdi honetan, boluntariotzan, solidaritatean eta humanitatean oinarritutako filosofía bateratua garatu dugu. Gure lan egiteko era berberak, gure indarrak eta baliabideak bateratzera bultzatu gaitu, dena galdu duten eta beren bizitzarekin jarraitzeko bidea aurkitu nahi dutenei erreskatatzen saiatzeko.

PROEM-AIDri buruz gehiago jakin nahi baduzu (sakatu) edo SMHri buruz jakin nahi baduzu (sakatu).

LAGUNDU

MAYDAYTERRANEO, Aita Mari proiektuak, itsasontzi hornitu bat, tripulazioaren zati bat profesionala izatea, 15 egunaldi bakoitzerako erregaia, itsasontziko tripulazioarentzat ekipamendua eta janaria eta sorostuko diren pretsonei emango zaien atentzioa egokia izango dela bermatzen duten baliabideak behar ditugu. Proiektuarekin  lotu nahi ditugun 4 hilabeteak 250.000 euroko kostua dute, hauetatik 50.000euro bi elkarteek jarri dituzte. Gainerakoa, zu bezelako pertsonen esku dago, hau irakurtzen ari denaren esku.

Zonaldean itsasontzi bat gehiago jartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Lehengo maiatzaren 7an, bertan aurkitzen diren itsasoentziek izandako matsurak eta orain bertan dauden itsasontzi batzuk ez egotea zela medio, bertan aurkitzen ziren itsasontziak egoerak gaindituta aurkitu ziren. Lanak indartzea eta zabaltzea beharrezkoa da, zonaldean heriotz gehiago sahiestu nahi baditugu.

Jarraitu ezazu estekadura hau eta lagundu iezaguzu.

Estekadura honek datorren urteko errenta aitorpenean desgrabatzen utziko dizu:

migranodearena.org

Desgrabazioarik behar ez baduzu, ondoren azaltzen den kontu korrontean ere eman dezakezu zure laguntza,BANKU TRANSFERENTZIA bidez:

BANKUA: Triodos Bank

ONURADUNA: Proem-aid

IBAN: ES5914910001 233000083136

Denon artean, bizitzak salbatuko ditugu.

MEMORIA

Mediterraneora joateko erabakariaren jatorria, egoera internazional aztoratu eta zailaren ondorioz, zonaldean (uretan) bizitza jokatzera behartuak sentitzen diren hainbat pertsonek sortutako egoera da

Nahi baduzu, ondorengo estekaduran aurkituko duzu, gaur egungo egoeraren analisia eta pausu hau ematera bultzatu gaituzten arrazoiak deskribatzen dituen memoria. Bertan, aurrekontu banakatua eta pertsonal eta material beharrak ere zehaztuta aurkituko dituzu.

GARDETASUNA

Azkenaldian,giza- trafikoa  GKEek  (Gobernuz Kanpoko Erakundea) beren burua aberasteko  erabiltzen dutela dioen informazio korronte berria dela eta, guk hemen gure kontuen balantzea argitaratuko dugu.

Hasiera batean, proiektua 4 hilabetekoa izango da, baina denen artean, denbora horretarako behar den diru kopurua eta baliabideak gainditzen baditugu, proiektua behar edo ahal bezain beste luzatuko dugu.

Uztailearen 14an bilduta daukagun dirua: 246.922 €